Compañía

Eusko Jaurlaritza - Gobierno VascoVer más

addressDirecciónEuskadi, España

Descripción del trabajo

Esta oferta de trabajo no está disponible en tu país.

Laburpena Nork eskaintzen du? : BERGARAKO UDALA Lehiaketa : Udal eraikinetako eta Agorrosineko garbitzaile / Lanpostua : Udal eraikinetako eta Agorrosineko garbitzaile / Plaza-kopurua : 2 Plaza-banaketa :

1 elbarrituei gordeta

Taldea : E Titulazioa :

Eskolaratze-ziurtagiria edo parekoa den titulazio-maila izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna :

1 HE ez derrigorrezkoa

Beste baldintza batzuk :

a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.

b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5 / 2015 LED, 57. artikulua).

c) Aurretiazko eskaera egitea.

d) Eskuratu nahi den eskalako edo lan- kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.

g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.

h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da.

Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

i) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.

j) Hautaketa-prozesuaren barruan, lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea.

k) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.

Hargatik eragotzi gabe kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea.

l) Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.

m) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Hace 17 días
Refer code: 285643. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - El día anterior - 2023-06-09 17:48

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, España

Compartir trabajos con amigos