Compañía

Lks Selection & Training ManagementVer más

addressDirecciónVitoria-Gasteiz, Álava provincia

Descripción del trabajo

KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak Administrazioko taldea indartu nahi du Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza edo antzeko eremuan graduko ikasketak dituen persona batekin.

Hautatua den pertsonak, zuzendaritzari eta departamentuko gainontzeko kideei administrazio lan kualifikatuetan laguntza emateko ardura izango du.

Funtzio eta ardura nagusiak :

Administrazio-taldearen barruan, hauek izango dira zure erantzukizun nagusiak :

  • Bileren antolaketa : bileren logistika koordinatzea, materialen erreserbak eta prestaketak barne.
  • Aktak egitea : Bileren aktak garaiz eta behar bezala prestatu eta banatzea, hartu beharreko erabakiak eta ekintzak islatuko direla ziurtatuz.
  • Dokumentuak eta txostenak egitea : Dokumentu eta txosten administratiboak garatzea, zehaztasuna eta xehetasunekiko arreta bermatuz.
  • Komunikazioak idatzi eta bidaltzea : komunikazio ofizialak, mezu elektronikoak eta gutunak idaztea, eta bidalketa kudeatzea, interesdunei behar bezala banatzen zaiela ziurtatuz.
  • Espedienteen tramitazioa : Espedienteen irekiera, jarraipena eta itxiera administratzea, erabilera eraginkorra eta antolatua ziurtatuz.
  • Artxiboen kudeaketa : Artxibo fisiko nahiz digitalen sistema antolatu eta mantentzea, dokumentuen eskuragarritasun eta berreskuratze erraza bermatuz.
  • Kontabilitatearen kudeaketa : Oinarrizko kontabilitate eragiketez arduratzea, hala nola fakturak prestatzea eta ordainketen jarraipena egitea.

Finantza-erregistro zehatzak izatea eta finantza-txostenetan laguntzea.

  • Diru-laguntzen kudeaketa : diru-laguntzen bilaketa, eskaera eta kudeaketa koordinatzea, haien aurkezpen eta jarraipen egokia ziurtatuz.
  • CRMren erabilera : CRM sistema erabili eta mantentzea, informazio garrantzitsuaren eguneratzea eta antolaketa eraginkorra bermatuz.
  • Administrazio Kudeaketa eta Kontsulten Arreta : Lanpostuak eskatzen dituen administrazio lanak egitea, eta barne eta kanpo kontsultei erantzutea.

Zer eskaintzen dizugu?

  • Demokrazia, ekitatea, elkarrekiko laguntza, erantzukizuna, elkartasuna eta berdintasuna oinarri dituen ingurunean lan egitea.
  • Hurbiltasuna, profesionaltasuna eta lankidetza ezaugarri dituen talde bateko kide izatea.
  • Langileen garapenarekin konprometituta dagoen erakunde baten parte izatea, non benetako hazkunde-aukerak izango dituzun.

Zugan bilatzen duguna :

  • Unibertsitateko titulazioa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan edo antzeko arloan.
  • Euskara : Ezinbestekoa da euskaraz komunikatzeko gai izatea, C1 maila edo baliokidea.
  • Balioaniztasuna, autonomia eta talde-lana : balioanitzeko pertsona baten bila gabiltza, autogestiorako eta modu autonomoan lan egiteko gai dena.

Funtsezkoa da taldean kolaboratu eta ekarpenak egiteko gaitasuna izatea.

  • Informatikako trebetasunak : beharrezkoa da ofimatikako tresnak menderatzea, hala nola Microsoft Word eta Excel.
  • Hace 7 horas
Refer code: 735076. Lks Selection & Training Management - El día anterior - 2024-03-02 03:08

Lks Selection & Training Management

Vitoria-Gasteiz, Álava provincia

Compartir trabajos con amigos